Izarbidean

 Zuk zer egin dezakezu?

Ekinoterapia

Azken urteotan burutu dituzten ekintzen artean arrakastatsuena, beharbada.
Erakunde desberdinek ematen dizkiguten dirulaguntzei esker gauzatu ahal izan dugu ekintza hau, bestela ezinezkoa izango baitzen.
Aspaldian genekien zaldiekin burututako terapia oso onuragarria zela adimen urritasuna dutenentzat, eta, egia esan, oso-oso pozik gaude lortutako emaitzekin.
Ekintza honekin hasi ginenetik  Mutrikuko Uranga-Olmedo zalditegira joan izan dira gure erabiltzaileak zapaturo, bi taldetan txandakatuz. Zalditegikoen partez jaso dugun arreta eta laguntza ere aipatu beharrekoak dira.
Ea datorren urtean ere laguntzaren bat lortu eta jarraitzeko aukera dugun!
 
 

Irudi Galeria