Urriko Azoka
2009an hartu genuen parte lehendabiziko aldiz. Aurreko hilabeteetan, monitoreen laguntzarekin eta haien gidaritzapean, Topagunean egindako eskulanak jarri genituen erakusgarri eta salgai. Hala ere, gure helburu nagusia ez zen saltzea, baizik eta Izarbideaneko erabiltzaileek egiten dituzten lanak erakusgarri jartzea, eta haiek ere gizarte honetan duten tokia aldarrikatzea eta herritarren aurrean agertzea.
Esperientzia guztiz positiboa izan zen eta 2010ean ere errepikatu egin genuen.
Aurten ere Azokan zuekin guztiokin batera izatea espero dugu!