Izarbidean

 Zuk zer egin dezakezu?

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA

Datorren barikuan, urriak 28, Markina-Xemeingo parrokia lehen mailako kontzertuaren agertoki bih...

Datorren barikuan, urriak 28, Markina-Xemeingo parrokia lehen mailako kontzertuaren agertoki bihurtuko da, Izarbidean Elkartearen eskutik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarte honen aldeko kontzertua eskainiko baitu, iluntzeko 8etan hasita.

 

Markina-Xemein eta Etxebarriako adimen urritasuna duten haur, gazte eta helduak biltzen dituen Izarbidean Elkartearen eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ekimen honi esker, Lea-Artibai eskualdeko biztanleek aukera paregabea dute goi mailako kontzertu batez gozatzeko eta, lehen aldiz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Markina-Xemeinen ikusi eta entzuteko.

 

Kontzertu hau antolatuz, Izarbidean Elkarteak herritarrengandik jaso duen babes eta laguntza eskertzea du helburu. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere aldetik, Elkartearen lana babesteaz gain, Orkestra Herrietan programaren barruan kokatu du urriaren 28ko kontzertua, bere musika emanaldia orkestra sinfoniko baten presentzia ohikoa ez duten herrietara eramatea helburu duen ekimenean, hain zuzen ere.


Sarrerak Markina-Xemeingo Udaletxean eta Herri Liburutegian eskura daitezke, 5€ko prezioan.


EGITARAUA

F. Mendelssohn:

5. Sinfonia – “De la Reforma”

Klarinete, Corno di Basseto eta Orkestrarako bi estudio

3. Sinfonia la minorren, opus 56 – “Escocesa”

 

Zuzendaria: Andres Orozco-Estrada

Klarinetea: Juan Navarro

Corno di basseto: Sara Zufiaurre
 

Beste Albisteak